Bake epailea eta ordezkoa behar dituzte Iturmendin

Guaixe 2023ko urr. 16a, 11:54
Iturmendiko herriko etxea. ARTXIBOA

Bi karguak hutsik daudelako udalak deialdia egin du.

Iturmendiko Udalak jakinarazi du bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik daudela. Bi kargu horiek bete daitezen deialdia egin du. Bake epaile edo haren ordezko izaten interesa duten iturmendiarrek udaletxean eskabideak aurkeztu beharko dituzte. Hori azaroaren 2a baino lehen egin beharko dute.