Automobilismoa

Villa de Codesera, Nafarroako podiuma sendotzera

Guaixe 2023ko urr. 27a, 11:39
Askargorta eta Galarza, Esteribarren. ASIER ALONSO

Iker Askargortak eta Iñigo Galarzak Nafarroako Asfaltoko Rally Txapelketako hirugarren postuan jarraitzen dute

Urriaren 14an V. Esteribarko Rallysprinta jokatu zen eta bertan lehiatu ziren Sakana Motorsport eskuderiako Iker Askargorta pilotua eta Iñigo Galarza kopilotua (Opel Astra). 

Kintoa Motorsport taldeko Iker Santesteban pilotua eta Miguel Narvaez kopilotua izan ziren azkarrenak (BMW M3 E36). Rallysprinteko 11,9 km-ko ibilbidea hirutan egin behar izan zuten, eta guztira 22 minutu behar izan zituzten (20:00.700). Iker Askargortak eta Iñigo Galarzak hasieran ez zutten sentsazio onik izan, baina gero gora egin zuten eta scratchean edo sailkapen orokorrean hamabosgarren sailkatu ziren, euren mailan, bigarren kategorian, bigarrenak (24:41.900), lan ona eginez. 

Urriaren 28an, Villa de Codes Rallysprinta
Talde sakandarra Nafarroako Asfaltoko Rally Txapelketagatik borrokatzen ari da, eta Esteribarren egindako lanari esker Iker Askargortak pilotuen hirugarren postuan jarraitzen du (102 puntu) eta Iñigo Galarza kopilotuen sailkapenean ere hirugarren da (106 puntu). Urriaren 28an jokatuko den Villa de Codés Rallysprinta eta azaroaren 25eko Malerrekako Rallya dira txapelketa itxiko duten azken bi probak.