Udal zerga ordaintzeko garaia

Guaixe 2023ko azaroaren 15a

Iturmendiko herriko etxea. ARTXIBOA

Aurtengo kontribuzioaren bigarren zatiarena hain zuzen ere. 

Iturmendiko Udalak jakinarazi duenez, Lur eta Hiri Kontribuzioaren bigarren sei hilabeteko zerga kobratuko du azaroko lehen hamabostaldian. Udal ordainagiriak kutxa edo bankuren batean helbideratuta ez dutenek hilabeteko epea dute borondatezko ordainketa egiteko.