Etxeberria txirrindularia larri zaurituta

Guaixe 2023ko aza. 16a, 08:30
Istripuaren ondoren foruzainek atestatua egin zuten. FORUZAINGOA

Entrenatzen ari zela auto batek harrapatu zuen; ospitalera eraman zuten helikopteroz.

Foruzaingoak jakinarazi zuenez, auto batek Josu Etxeberria Azpilikueta txirrindularia harrapatu zuen atzo, azaroak 15, 13:30ean. 23 urteko iturmendiarra Caja Rural RGA taldeko kidea da, UCI Pro Team mailan lehiatzen da, eta atzo entrenatzen ari zen. Harrapaketaren ondorioz, iturmendiarra larri zaurituta helikopteroz Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Bere taldeak jakinarazi duenez, "larri dago, baina konortea du eta gorputz-adarrak mugitzen ditu". 

Istripua Itzan gertatu zen, Gulina eta Aroztegi arteko NA-4120 errepidearen 4. kilometroan. Autoko gidaria, Berriobeitiko 21 urteko gidaria, ez zuen minik hartu. Foruzaingoak ikertu zuen ezbeharra eta jazotakoaren berri epaitegian eman zuen.