Udala berritzeko hauteskundeetara bi hautagaitza aurkeztu ziren: Herri Elkarlana, iturmendiarrek osatuta, eta Aulki Txuriak, herritarrak ez zirenek osatuta. Iturmendiarrek herriko hautagaitzaren alde egin zuten eta udaletxeko zazpi zinegotzi aulkiak Herri Elkarlanarendako izanen dira. Hauteskundeen emaitzei dagokionez, 342 iturmendiarrek zuten botoa emateko eskubidea, haietatik 163k (%47,66) parte hartu zuten eta botoa eman ez zutenak 179 izan ziren (%52,34). Emandako botoetatik bi (%1,23) txuriak izan ziren eta bat (%0,61) baliogabea. Emandako gainontzeko 160 botoak (%98,16) Herri Elkarlana hautagaitzarendako izan zen. Aulki Txuriak hautagaitzak ez zuen boto bat bera jaso.