Urte berriko kinto eskea

Guaixe 2024ko urt. 10a, 11:30

Iturmendiko kintoak kantu eskean urteko lehen orduan. UTZITAKOA

Urteko aurreneko minutuetan eskean ibiltzen da kinto segizioa.

Ohiturari jarraituz, Iturmendiko kinto segizioak herriari buelta kantari eman zion. Zenbait taldetan banatu eta etxeetara kantu eskean joan ziren. Herriko urteberri kanta abestu zuten gazteek eta trukean iturmendiarrek emandako dirua jaso zuten. 

Urteberriko kanta
Arantzazu zer dekazu
ur goiena, ur barrena
urteberri egun ona
jangoikoa dezula egun ona
baita guri ere umore ona 

Goian goian ilargia 
etxeko andra giltzaria 
borondaterik baldin badezu 
iriki zazu ataria 
badakargu ur berria. 

Gure baratzan belar ona 
botatzen du usai ona
gure baratzan errosa fina
erdi erdian klabelina

Etxe honetan sar daiela 
bakearekin osasuna 
onarekin ondasuna 
etxe hontako nagusi jauna
guzia dago Serafina

Etxe hontako andra zabala 
ama onaren alaba
bidian informatu gera
limosnerua zerala

Izotzetan eta elurretan 
abenduko gau luzetan 
beste guztion oihan eta 
gu gaixuak oinutsetan

Eguzu bada eguzu
baldin eman ber badezu
baldin eman ber badezu
eta bestela despai gaitzazu. 

Armairuan xaguba
kontrariuan katua 
etxe hontako limosnarekin
ez degu betetzen zakua