Iturmendiko San Migel elizak teilatu berritua du udaz geroztik. XX. mendeko 70eko hamarkadakoa da gaur egungo teilatua. Denboraren joanarekin hondatu egin zen eta teilak erori egiten ziren. Horrek parrokia elizaren inguruan segurtasun eremua jartzera behartu zuen joan zen urtean. Teilatua garbitu, teilak behar bezala hartu, hautsitakoak ordezkatu eta teilatuko hodiak garbitzeko lanak udan egin zituzten kisusgileek. Haiengatik parrokiak 25.000 euro inguru ordaindu zituen. Lana iturmendiarrek emandako dohaintzekin finantzatu zen.