Ximonaren hamahirugarren urteurrena

Guaixe 2024ko urt. 26a, 13:01

Ilbeltzaren 27an, larunbata, Iturmendiko gaztetxearen urteurrenaren ospakizuna eginen dute.

Iturmendiko Ximona gaztetxeak 13 urte beteko ditu, eta ospatzeko ilbeltzaren 27an, larunbata, egitaraua osatu dute Iturmendiko gazteek. Besteak beste, Ordiziko Palestinaren aldeko manifestaziora joanen dira, pintxo potea eta atari berriaren mustutzea izanen da, eta gauean musika eta karaokea izanen dira.

Ximona Gaztetxearen XIII. urteurrenaren egitaraua

Ilbeltzak 27 larunbata

11:00 Kotxe kedada Ordiziko Palestinaren aldeko manifara joateko, plazan.

19:00 Pintxo potea, gaztetxean.

19:30 Atari berriaren mustutzea eta muralaren bozketa.

21:30 Pizza afaria, gaztetxean.

00:00 Herriko artista famatuekin musikaldia: karaokea eta DJ.