Iturmendiar bat "terrorismoa goratzea" leporatuta atxilotu dute

Guaixe 2024ko ots. 6a, 22:16

Iturmendiko Santa Maria kalea. ARTXIBOA

Atxilotu eta inkomunikazio erregimena ezarri diote. Sare sozialetan egindako iruzkin batengatik terrorismoa goratzea egotzi diote. Informatzeko batzarra eginen dute otsailaren 7an, asteazkena.

Poliziek 63 urteko emakumezko bat atxilotu dute gaur goizean, inkomunikatu eta Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman dute gaur goizean. Epaileek han deklarazioa hartu diote. Sare sozialetan argitaratutako iruzkin batengatik terrorismoa goratzea egotzi diote emakumezkoari. Atxilotutakoa 2016an hildako preso ohi baten emaztea zen. Haren senideek uste dute gertaera hori baldintzatzailea izan zitekeela operazioa egiteko, eta "astakeria" eta "mendekua" direla diote. Otsailaren 7an, asteazkena, 19:00etan, informatzeko batzarra eginen dute Iturmendin.