Poliziek 63 urteko emakumezko bat atxilotu eta inkomunikazioa erregimena ezarri zion atzo goizean. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 6 zenbakiko Epaitegi Zentralaren aginduz egin zen atxiloketa. Sare sozialetan argitaratutako iruzkinak terrorismoa goratzeko eta biktimak umiliatzeko delitua diren ikertzen ari da Joaquin Gadea epailea. Haren aurretik pasa ondoren iturmendiarra aske utzi dute, baina hamabostean behin Iruñeko auzitegian aurkeztu beharko du. Fiskaltzak neurririk gabe aske uzteko eskatu du. Iturmendiarrak ez deklaratzeko eskubideari heldu dio.
Arrazoi beragatik beste atxiloketa bat izan da. Bi pertsonak ikerketa pean daude UPNk aurkeztutako salaketa baten ondorioz. Gaur, otsailaren 7an, 19:00etan, informazio batzarra egin dute Iturmendin. Frontoia ia bete egin da.