Iturmendiko Udalak eta Nafarroako Gobernuak balorazio txostena egiteko batzorde mistoa osatu zuten, eta bien artean egin dute agiria. Dokumentu tekniko horren bidez Iturmendiko ondasun higiezin bakoitzari balio bat banaka emateko metodo eta parametro teknikoak ezarri dituzte. Balorazio txosten proiektuan interesa dutenek eskura izanen dute udaletxean, baita iturmendi.eus udalaren web orrian ere.