Pasa dira Iturmendiko sanmigelak

Guaixe 2024ko maiatzaren 13a

Iturmendiarrek Sanmigelak ospatu dituzte. Ostiralean Iturmendiko Gazte Asanbladan antolatutako egitaraua izan zen, udalak prestatutakoa, berriz, larunbatean. Larunbat eguerdian haurrendako jolasak izan ziren frontoian, auzatea eta zortzikoa dantzatu zuten Burundar Txistularien doinura.