In Tempore abesbatzaren kontzertua, Iturmendin

Guaixe 2024ko mai. 14a, 08:59

In Tempore abesbatza. @COROINTEMPORE

Maiatzaren 19an, igandea, 'Intxuras 2024' kontzertua emanen du Estitxu Castellanok zuzendutako koroak.

In Tempore Abesbatza eta ensemblek Intxuras 2024 kontzertua emanen du maiatzaren 19an, igandea, 19:00etan, Iturmendiko San Migel Goiangerua elizan. Poesia, musika eta soinuak mugimenduan jarriko dituzte emanaldian. Estitxu Castellano da abesbatzaren zuzendaria.

Historia handiko abesbatza da In Tempore. 1955. urtean Coral San Jose Abesbatza bezala sortu zen, eta 2016. urtean etapa berri bat hasi zuen, izen berriarekin batera.