Sakana Parapente Eguna ospatuko dute

Guaixe 2024ko maiatzaren 27a

Ekainaren 1ean, larunbata, Baiza Parapenteren eguna izanen da, taldeko kanpan.

Baiza Parapente taldeak Sakana Parapente Eguna antolatu du ekainaren 1ean, larunbata, Iturmendiko taldeak erabiltzen duen kanpan. 9:00etan izena ematearen hasiera izanen da, eta 10:30ean lehenengo igoera eginen dute. 13:00etan hamaiketakoa izanen da eta eguna amaitzeko, 20:00etan afari merienda. Egunean zehar biplazak egiteko aukera izanen da, baita maiterala eta simuladorea probatzeko aukera ere.