Denda eta kafetegia jartzeko eskaera egina

Guaixe 2024ko eka. 5a, 11:11

Denda eta kafetegia hartuko duen etxearen ondoak emakumezko iturmendiarrak hizketan. ARTXIBOA

Udalak horretarako tramitazioa hasi du.

Iturmendin denda eta kafetegiaren jarduera ezarri nahi du Casa Amondarain SMk. Elizalde kaleko 1 zenbakidun etxeko beheko solairuak hartuko ditu denda eta kafetegia. Eraikina frontoiaren parean dago, plazan bertan. Iturmendiko Udalak jarduera lizentzia eskaerari bide eman dio eta jendaurrean egonen da garagarrilaren 24ra arte. Epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzakete jarduerak ukitutakoek.