Fiskaltzak bi urte eta erdi eskatzen ditu auzipetuarendako

Guaixe 2024ko eka. 13a, 13:28

Atxiloketa salatzeko egin zen bilkura. ARTXIBOA

Iturmendiarrak Espainiako Auzitegi Nazionalean auzibidea du zabalik du. Batzarrera deitu dute.

Iturmendiko elkartasun taldeak jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak bi urte eta erdiko espetxe zigorra  eta 7.000 euroko fidantza ordaintzea eskatu dio iturmendiar bati. Ordainketa bihar beharra du. 63 urteko emakumezkoa otsailaren 6an atxilotu zuten Sare sozialetan argitaratutako iruzkinak terrorismoa goratzeko eta biktimak umiliatzeko delitua egotzi diote. “Egoeraren larritasunaren berri” emateko, Iturmendiko elkartasun taldeak herri batzarra deitu du plazan gaur, garagarrilak 13, 19:00etan. 

Erlazionatuak