Parapente bidaiak zuhaitzean bukatu zuen

Guaixe 2024ko uzt. 8a, 09:42

Suhiltzaileak adaburuan trabatuta gelditu zen gizonezkoa jaisteko lanean. @bomberos_na

Aireratzean adaburua jo zuen gizonezkoak

Parapentean aritu nahi zuen gizonezko batek ezbeharra izan zuen Txopordi dermioan igandean 17:56an. Aireratzerakoan pago baten adaburuaren kontra kolpea hartu eta zuhaitzean zintzilik gelditu zen, hamar bat metroko altueran.

Hura handik jaisteko Altsasuko parkeko suhiltzailea, suhiltzaileen erreskate teknikoko taldeko kideak eta helikopteroa joan ziren. Guztien artean gizona pagotik onik jaistea lortu zuten 20:00ak aldera.