Iturmendiko Udalak garilaren 17tik 21era herria garbitzeko bi pertsona kontratatu nahi ditu. Herriko festak direla eta, kale garbiketaz arduratuko dira kontratatutako langileak. Bakoitzak eguneko 60 euro jasoko ditu. Deialdian izena eman nahi duenak, garilaren 9ra arteko epea du udaletxetik pasa eta jakinarazteko.