Karmes egunarekin, uztailaren 16an, asteartea, hasiera emanen diete bost eguneko festei Iturmendin; uztailaren 18an, osteguna, Santa Marina eguna ospatuko dute ere, eta Urbasako ermitara erromeria eginen dute iturmendiarrek. Iturmendiko Udalaren egitaraua ez ezik, Ximona gaztetxeak ere festetarako programa osatu du.
Udalak jai zoriontsuak pasatzeko eta edalontzi berreralbigarria ateratzeko eta erabiltzeko deia egin du.
2024ko Iturmendiko festetako egitaraua
Uztailak 16 asteartea
Karmes eguna
Haur, gazteen eta Ximona Gaztetxearen eguna
11:59 Etxajua eta brindisa, IGAk antolatuta.
12:00 Txupinazoa.
12:22 Kontzentrazioa
12:00 – 14:00 Puzgarriak.
13:00 Auzatea IGAren eskutik eta musika, plazan.
16:00 – 18:00 Puzgarriak.
19:00 Herriko dantzariak.
20:07 Auzatea IGAren eskutik, Amaiurrek eta Haritzek girotuta.
21:33 Harri afari gaztetxeroa, IGAk antolatuta.
21:45 Zezensuzkoa.
22:00 Gazte afaria.
00:01 Mandroll eta Mataperrosen kontzertuak, IGAk antolatuta.
Uztailak 17 asteazkena
Jubilatuen eguna
13:00 Auzatea jubilatuen eskutik eta Ainhoa Kintana akordeoilariarekin musika.
13:12 Munduko Ping-pong txapelketa.
18:00 Pilota partiduak, frontoian.
18:31 Ur jolasak.
19:30 Bonba japoniarrak.
20:00 Auzatea jubilatuen eskutik.
20:30 Chuchin Ibañez y Los Charros.
22:00 Herri afaria.
00:00 – 03:00 DJ Pezon.
00:03 Rumba rumba gaua, gaztetxean, IGAk antolatuta.
Uztailak 18 osteguna
Santa Marina eguna
10:00 Santa Marinarako igoera etxajura.
12:45 Herriko trikitilariak eta kikarak udalaren eskutik.
13:11 Palestinaren aldeko argazkia.
14:00 Bazkariak.
16:30 Gazta birakariaren krossa.
18:00 Jaitsiera etxajua.
19:30 Auzatea San Pedron trikitilariek girotuta.
20:00 / 00:00 – 03:00 DJ Pablito mix.
23:38 Sakanako bertso mozkor txapelketa.
Uztailak 19 ostirala
Kalderete eguna
IGAren Rasta ganja Jamaica clash reggae eguna
04:20 Zurrakapotea Ximonaren eskutik, IGAk antolatuta.
Goizean zehar, kalderete prestatzea,
13:00 Auzatea eta musika, plazan.
14:30 Mozorrotutako kalderete txapelketa. Mozorro gaia: Rasta ganja Jamaica Clash.
18:00 Eztanda Txarangarekin kalejira.
19:00 Japoniar bonbak.
20:00 Auzatea Pacho Valbuena girotuta.
20:03 DJ Kale, gaztetxearen kanpoaldean, IGAk antolatuta.
22:58 Bide Aunitz taldearen kontzertua, gaztetxean, IGAk antolatuta.
24:01 Bubblin’ Sound System, gaztetxean, IGAk antolatuta.
21:45 Zezensuzkoa.
00:00 – 03:00 Bide Batez erromeria.
Uztailak 20 larunbata
11:00 Pala partidak, frontoian.
13:00 Auzatea ehiztarien eskutik.
13:30 Irati eta Ekhiñeren kontzertua.
15:00 Herri bazkaria, Aitzkozarren eskutik.
18:00 Max Verdie hipnotizatzailea, frontoian.
20:00 Auzatea ehiztarien eskutik, Sukar taldeak girtotuta.
22:00 Zezensuzkoa.
23:11 Bakeiku remixe, gaztetxean, IGAk antolatuta.
00:00 Ai hau pena ni! festen amaierako traka.
00:00 - 03:00 Sukar taldea.