Ama Birjinaren eguna Aritzaga ermitan

Guaixe 2024ko abuztuaren 2a

Abuztuaren 15ean, osteguna, Ama Birjinaren eguna ospatzen dute iturmendiarrek, erdi aroko ermitan.

Ama Birjinaren egunerako, abuztuaren 15ean, Aritzaga erdi aroko ermita zabaltzen dute eta bertan, 10:30ean, meza izanen dute iturmendiarrek. Ondoren, Aritzaga elkartekoek auzatea eskainiko dute eta badira ermita inguruan bazkaltzen duen familiak ere.