Iturmendiko Udalak deialdi bidez iragarri du herriko bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargua betetzeko daudela. Legediari jarraituz, bi postu horiek betetzeko deialdia egin du udalak. Interesa duenak bere eskabidea aurkez dezake udal idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute betetzen dituztela gaitasun eta bateragarritasun baldintzak, delako 3/1995 Erregelamenduak eta aplikatzekoak diren gainerako arauek xedatu bezala.
Ezin izanen dira izendatu desgaitasunerako edo bateraezintasunerako aurreikusitako arrazoietan daudenak, jarraikiz Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 389. artikuluari eta hurrengoei, salbuespena izanik jarduera profesionaletan aritzea, edo merkataritzakoetan edo irakaskuntzan.