Iturmendiko Udalak administrari ofizialaren lanpostu bat betetzeko oposizio lehiaketa deitu du. Probaldia pasata, hautatutako langileak Iturmendiko Udalaren zerbitzura arituko da. Langile hori C mailakoa izanen da, %40ko lanaldia izanen du eta euskarako C1 nahitaezko hizkuntza eskakizuna izanen du. Deialdian parte hartzeko eskabideak lastailaren 7ra arte aurkeztu daitezke eskabideak. Iturmendiko Udalaren deialdiari buruzko informazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialaren irailaren 5eko zenbakian dago.