Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa deitu du udalak

Guaixe 2024ko irailaren 6a

Iturmendiko ikuspegia Aritzaga ermitatik. ARTXIBOA

Enkantean parte hartzeko proposamenak irailaren 12rako aurkeztu beharko dira.

Iturmendiko Udalak enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, baso-aprobetxamendu bat saltzeko. Udalak saldu nahi duen baso-aprobetxamenduak hiru lote ditu. Aurrenekoa 1.604 pagok osatzen dute eta Berreona, Berreonako zulo, Txorierreka eta Argiñaroz dermioetan dago. Guztira, 676,6 m³ zur dira, eta 1719,5 m³ enbor txiki. Udalak 43.280,78 euro (BEZik gabe) eskatzen ditu. 

Bigarren lotea ere pagoz osatuta dago, 1.757 zuhaitz zehazki. Maugiaburu, Pagozabal eta Iradi dermioetan dago lote hori. Guztira, 1202,4 m³ zur dira, eta 2145,8 m³ enbor txiki. Prezioa 87.237 eurokoa (BEZik gabe) da. Hirugarren lotea 5.573 pagoz osatuta dago, honako dermioetan dago: Bargea, Galtzagata, Nartonta, Malkorrazpia, Malkorra, Angiturrieta eta Tufazuri. Guztira 1701,85 m³ enbor txiki da. Udalak 8.508,82 euro (BEZik gabe) eskatzen ditu.