STOP AHT Zundaketak ekimenak osatzen duten taldeek hainbat ekimen egin dituzte zundaketen aurka eta egoera salatzeko, tartean 2023ko udazkenean Lakuntza eta Arbizu artean eta Arakil aldean udaberriaren bukaera egin zutena egin zuten mendi martxak. Hortaz, azaroaren 2an, larunbata, 09:30ean abiatuta, zundaketa toki gehiago ezagutzeko mendi martxa eginen dute; Iturmendiko plazatik abiatuko dira Bakaikura joateko eta, ondoren, Iturmendira itzuliko dira. Amaiera 14:00etan aurreikusten dute, eta ondoren bazkaria eginen dute Iturmendiko Aizkozar Elkartean. Bazkarian parte hartzeko urriaren 30a baino lehen, asateazkena, izena eman behar da stopahtzundaketak@gmail.com edo 622 539 983 telefonoan Whastapp edo Telegram bidez. Bazkariaren prezioa 15 eurokoa da.
Aurreko urteko udaberrian, Sakanan, Itzan eta Goierrin AHTarendako zundaketa geologikoak egiteko udaletxeetan eskaera "uholde bat" izan zela esan du STOP AHT Zundaketa ekimenak osatzen duten taldeek. "Sakanan osotara hamabost zundaketa eta proba geofisiko askotarako eskaera egin zen, Erroztik hasita Olaztiraino". Ekimenarendako zundaketak obren hasiera direla uste dute. Zundaketa lanek urbeteko atzerapena omen daramatela azaldu dute ekimentaik, "arazoak dituzte azterketak egiteko udaletxe zein partikularrengandik egondako planto irmoa dela eta".