Harrapaketa errotondan

Guaixe 2024ko urr. 24a, 11:22

Foruzainak eta anbulantzia ezbeharra gertatu zen tokian. @policiaforal_na

Auto batek emakumezkoa harrapatu zuen.

Sakanako Autobiaren (A-10) gaineko Iturmendiko zubiaren bi aldetan trafikoa bideratzeko errotonda bana daude. Horietako batean auto batek emakumezko bat harrapatu zuen. Ezbeharraren ondorioz emakumezkoa arin zaurituta osasun zerbitzuek eraman behar izan zuten, arta zezaten. Harrapaketa lastailaren 23an, asteazkenean, izan zen. Foruzaingoak hartu zuen ikerketa bere gain.