Ordezko bake epaile bila Iturmendin

Guaixe 2024ko aza. 4a, 11:11

Iturmendiko udaletxea. ARTXIBOA

Hautagaiek legean jasotako baldintzak bete beharko dituzte.

Iturmendiko Udalak iragarri du herriko bake epaile ordezkoaren kargua hutsik dagoela eta hura betetzeko deialdia egin duela. Hartan interesa duenak azaroaren 19ra arteko epea du udaletxeko bulegoan eskabidea aurkezteko. Eskabide horietan adierazi beharko dute betetzen dituztela gaitasun eta bateragarritasun baldintzak, delako 3/1995 Erregelamenduak eta aplikatzekoak diren gainerako arauek xedatu bezala.