Iturmendiarrek urtetan Estafeta kalean izan dute Joanjoren denda. Hura jubilatu behar zela jakitean lekukoa hartzeko ideia piztu zitzaien Elena Irisarri Agirreri eta bere anai-arrebei eta Jose Mari Mazkiaran Goikoetxeari. Irisarrik azaldu duenez, "duela ia bi urte hasi ginen egitasmoarekin, paperak eskatzen, herrietan dendak zabaltzeko dirulaguntzak bideratzen. Lanak garilean hasi ziren eta, dirulaguntza tartean zegoenez, lastailaren 17an zabaldu genuen denda eta kafetegia". Jendeaurrean Goikoetxea izanen da, baina Irisarri-Agirre familiaren laguntza izanen du.
Kafetegiko barra.
Irisarrik azaldu duenez, "Iturmendi herri bizia da: gaztean herria bizitzen gelditzen dira, mendizaleak etortzen dira... Etxea toki onean dugu, herri erdian; hiru elkarteen ondoan eta frontoiaren eta parkearen artean". Horrek guztiak eta berritasunak ekarri du iturmendiarrek dendari "harrera ona" egitea. "Batez ere arratsaldeetan. Jendea dendara eta kafetegira joaten da, bietara". Astegunetan 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara dute zabalik. Asteburuetan ordutegia zabalduko dutela adierazi du jabeak.