Kontribuzioa ordaintzeko deialdia Iturmendin

Guaixe 2024ko aza. 8a, 11:53

Iturmendiko ikuspegia. ARTXIBOA

Ordainketa helbideratuta ez dutenek lehenbailehen ordaindu beharko dute.

Iturmendiko Udalak lur eta hiri kontribuzio zergaren bigarren seihilabetekoa kobratu die ordainagiriak helbideratuta dituztenei. Hori azaroaren lehen hamabostaldian egiteko asmoa du. Badira jabeak ordainketak helbideratu gabe dituztenak, eta haiek hilaren 21era arteko epea dute zerga borondatez pagatzeko.