Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak baimena eman dio Contenedores y Transportes Gabirondo SM enpresari bere instalazioaren ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa egiteko. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Contenedores y Transportes Gabirondo SL da. Enpresak lehendik bazuen hondakin batzuek tratatzeko eta sailkatzeko baimena, asko eraikuntza eta eraispen hondakinak ziren. Jasotako baimenarekin, orain kudeatzen dituen hondakinen artean beste mota bat izanen du, 150203 EHZ kodea duena, hau da: industria hondakinak, hala nola xurgatzaileak, iragazteko materialak, garbitzeko trapuak eta babesteko arropak, 150202 kodean zehaztutakoez bestelakoak.