Iturmendiko Udalak herriarenak diren larreak zuzenean adjudikatzeko espedientea onartu du. Ondorioz, udalak hamabost eguneko epea ireki du. Denbora tarte horretan eskubidea dutela uste dutenek eska dezakete herri larre baten aprobetxamendua. Iturmendiko Udalak jakinarazi duenez, espedientea Udal Idazkaritzan dago interesdunen eskura, eskubidea dutela uste dutenek azter dezaten eta behar diren eskabideak aurkez ditzaten, betiere epearen barrenean.