Zirkulazio zerga kobratuko du udalak

Guaixe 2025eko martxoaren 24a

Ibilgailua Iturmendiko Elizalde kalean. ARTXIBOA

Apirilaren 5era arte ordaindu daiteke.

Iturmendiko Udalak jakinarazi duenez, zirkulazio zerga borondatez pagatzeko epea martxoaren 5ean hasi eta apirilaren 5ean despedituko da. Udal ordainagiriak bere kontu korrontean helbideratuta dituztenei epe horren barruan kargatuko die zenbatekoa udalak.