Apirilaren 11n, ostirala, Lesbosko errefuxiatuen inguruko Exopía film dokumentalaren emanaldia izanen da, 17:00etan, Iturmendiko udaletxearen ganbaran. Ekimena Aitzkozar elkarteak antolatu du.
Sinopsia: Hasierako ideia Muxutrock musika taldeak errefuxiatuen akanpaleku batean kontzertu bat ematea izan zen, baina ezin izan zuten. Hortaz, Iruñeko aktibista taldeak Europara Atenastik eta Lesbos uhartetik iristen diren errefuxiatuen errealitatea erakusten dute; musikaz, emozioz, minaz eta itxaropenaz betetako bidai bat.