Maiatzaren 1ean, osteguna, bazkari mexikarra antolatu dute Iturmendiko Aizkozarren. Ondoren, zuzenezko musika mexikarra izanen da ere. Bazkariko irabaziak Euskaraldiaren alde izanen dira. Bazkariaren aurretik, maiatzarekin batera euskara altxatzeko deia eginen dute, Iturmendiko plazan, eta Euskaraldiko txapa banaketa eta izena emateko mahaia izanen dira.
Iturmendiko Euskaraldiaren egitarauaren barruan, maiatzaren 9an, ostirala, 19:00etan, Batu Euskaraldiari! ekimena antolatu dute, eta gurdiarekin kalejira eginen dute herrian zehar. Hurrengo egunean, maiatzaren 10ean, larunbata, Ospatu euskaraz! deitutako ekimenean photocalla eginen dute, San Migel festen auzatean.