San Migel festak izanen dira maiaitzaren 9an, ostirala, eta 10ean, larunbata, Iturmendin. Euskaraldia gertu dagoenez, festan ekimenerako tokia izanen da ere. Maiaitzaren 4ko uholdeen eta ondoren eguneko garbiketa egunaren ondoren, iturmendiarrek zer ospatu izanen dute asteburuan. Ximona gaztetxeak ere egitaraua antolatu du.
2025eko Iturmendiko San Migelak
Maiatzak 9 ostirala
17:00 Frontenis partiduak, frontoian.
19:00 Palestinaren inguruko hitzaldia, Ximona gaztetxeak antolatuta, udaletxean.
20:00 Euskaraldiaren gurdi kalejira.
21:00 Bokatada, Ximona gaztetxeak antolatuta, gaztetxean.
22:00 Kontzertuak, Ximona gaztetxeak antolatuta, gaztetxean: Mandroll, Kaos Rural, Mataperros eta Kata Punk.
03:00 Musikaldia, Ximona gaztetxeak antolatuta, gaztetxean.
Maiatzak 10 larunbata
11:00 Buruhandi tailerra.
13:00 Auzatea eta dantza modernoak.
18:00 Makilen mundua ikuskizunaren emanaldia.
19:30 Zortzikoa.
20:00 Auzatea.
20:00 – 22:00 / 00:00 – 02:00 Muxutruk taldearekin dantzaldia.