San Migel festa ospatu zuten iturmendiarrek ostiralean eta larunbatean. Frontenisa, Palestinari buruzko hitzaldia, Euskaraldiaren gurdi kalejira eta kontzertuak izan ziren ostiraleko egitarauaren ardatza. Larunbat goizeko lehen euriek bati baino gehiagori aurreko asteburuko uholdeak ekarri zizkioten burura. Frontoiak aterpea eskaini zien larunbateko ospakizunei.