Baiza Parapente taldeak ekainaren 7an antolatutako Sakana Parapente Eguna giro ezin hobean joan zen. Eguraldia lagun, Santa Marinatik etengabe abiatu ziren parapentelariak hegan egitera, eta lurra Baiza taldeko kanpan hartu zuten. Bertan materiala proba zitekeen. Iluntzeko afari-meriendak eta The Karkamals eta The Marteens taldeen kontzertuek itxi zuten festa.