Astekaria

Irati Azkargortak Camille Extremen bigarren garaipena jarraian lortu zuen

Guaixe 2025ko eka. 23a, 10:30

Irati Azkargorta, ahalegin betean. ALBERTO GARCIA

Iturmendiarra ikusgarri aritu zen: Ezkaurre igoera igotzen lehena izan zen eta sailkapen orokorrean 2 minutu pasatxo atera zizkion Ainara Alcuazi

ADI-IKE-k Izaban antolatutako 19. Camille Extreme mendi lasterketak ia 500 partaide izan zituen guztira, hiru probak kontuan hartuta: Camille Extreme, Cannelle Trail eta Ardibidepikua Km Bertikala kontuan hartuta.

Camille Extreme (32 km, 2.044 m+) lasterketak Ezkaurreko gain ikusgarria (2.047 m) hartzen du bere baitan. Hain zuzen ere, probaren barruan Ezkaurreko igoera kronometratu egiten da eta irabazlea Ochoa de Olza Oroimenezko txapelduna izaten da. 

Gizonezkoetan Markel Urigoitia Zamakonak ez zuen aurkaririk izan. Ezkaurre azkarren igotzeaz gain (34:15), probako txapelduna izan zen (3:07:39), Asier Labairuren (3:13:16) aurretik. Lehen sakandarra Aritz Munarriz Igoa etxarriarra izan zen, helmugan hemezortzigarren (3:33:34). 

Emakumezkoetan Irati Azkargorta Galarza iturmendiarrak bere bigarren garaipena jarraian lortu zuen (3:48:06), eta lehena izan zen Ezkaurre igotzen (42:41). Iturmendiarrak 2 minutu pasa atera zizkion Ainara Alcuaz Rodriguezi (3:50:45) eta ikusgarri aritu zen. 

Canelle Trailak (13 km, 900 m+) Armaia gaina (1.700 m) hartzen zuen bere ibilbidean. Kevin Alves (1:16:14) eta Ireder Angulo (1:36:09) izan zireen azkarrenak. 

Azkenik, Ardibidepikua Km Bertikalean (3,2 km, 800 m +) Aritz Unamuno (36:01) eta Oihana Kortazar (40:39 izan ziren Larratza (1.587 m) igotzen azkarrenak. Iraitz Goñi Diaz arbizuarra zazpigarren sailkatu zen (39:08).