Kontribuzioa ordaintzeko garaia Iturmendin

Guaixe 2025eko uztailaren 4a

Iturmendiko udaletxea. ARTXIBOA

Lehen seihilabetekoa kobratuko du udalak.

Iturmendiko Udalak jakinarazi du aurtengo lur eta hiri kontribuzioaren lehen seihilabetekoari dagokiona ordaintzeko garaia dela. Udalaren ordainagiriak helbideratuta dituztenei kontu korrontean zenbatekoa garileko lehen hamabostaldian kargatuko die. Udalaren ordainagiriak helbideratuta ez dituztenek hilabeteko epea dute zerga pagatzeko.