Festetarako garbitzaileak behar dira

Guaixe 2025ko uzt. 1a, 11:19

Iturmendiko udaletxea. ARTXIBOA

Udalak bi pertsona kontratatuko ditu.

Iturmendiko festak garilaren 17tik 21era izanen dira. Egun horietan herriko kaleak garbitzeko udalak bi pertsona kontratatu nahi ditu. Egunero bi orduz lan eginen dituzte eta eguneko 60 euro kobratuko dituzte. Lan eskaintzan interesa duenak alminteari esan edo udaletxeko bulegoan jakinarazi beharko du garilaren 9a baino lehen. Iturmendiko Udalak jakinarazi du kontratazioa egiterakoan herrian erroldatutakoek lehentasuna izanen dutela.