Zerbitzu anitzetako lanpostua betetzeko deialdia egin du udalak

Guaixe 2025eko uztailaren 10a

Iturmendiko herriko etxearen ondoan udalaren kamioia. ARTXIBOA

Oposizio-lehiaketa bidez beteko da. 

Iturmendiko Udalak zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin du. Era berean, izangaien zerrenda bat sortuko du hautapen prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin, lanpostuak aldi baterako betetzeko, zerbitzuan sortzen diren beharren arabera.

Funtzionarioen araubideko lanpostua da, D mailari dagokion ordainsaria izanen du, baita Iturmendiko Udaleko plantilla organikoan jasotzen diren osagarriak ere. Lanpostuak euskarazko nahitaezko B2 hizkuntza eskakizuna du. Deialdian parte hartu nahi duenak eskabidea Iturmendiko udaletxean aurkeztu beharko du agorrilaren 2a baino lehen.