Iturmendiko beheko basoan, Auntzetxalde inguruan, langilea egurra mozten ari zela, eta erori egin da. Ondorioz hanketan eta buruan kolpeak zituen, pronostiko larrikoak. Tokia aldapatsua denez, zauritutako 34 urteko gizona erreskatatzera Etxarri Aranazko mediku taldea eta Altsasuko parkeko suhiltzaileak joan dira. Batzuen eta besteen artean gizonezkoa egonkortu eta ohatilan sartu dute, eta suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldeko kideek helikopteroz basotik atera eta medikua zuen anbulantzia zegoen tokira eraman zuten, Iturmendira.
— Bomberos y Bomberas – Suhiltzaileak (@bomberos_na) October 21, 2025
Foruzaingoaren Iparraldeko Brigada Judiziala ezbeharraren arrazoiak ikertu eta eginbideak bideratu zituen.