Iturmendin udazkena ospatuko dute

Guaixe 2025eko urriaren 31

Azaroaren 1ean, larunbata, Ximona gaztetxeak antolatutako Udazken Azoka izanen da. 

Udazken azoka ospatuko du Ximona gaztetxeak eta Iturmendiko Gazte Asanbladak azaroaren 1ean, larunbata. Besteak beste, gazta pisu txapelketa eta talo jatea izanen da. 

Iturmendiko Udazken Azoka

Azaroak 1 larunbata

11:00 Talo prestaketaren hasiera.

12:00 Herriko treikitalari artistak talopoteoa girotzen.

12:15 Gazta pisu txapelketa.

14:00 Gazta txapelketaren sari ematea.

14:30 Taloen amaiera.

15:00 Gazte bazkaria, gaztetxean.

16:45 Bingo arrunta (ez musikatua).

17:30 Txapel jaurtiketa.

23:00 – 03:000 Boletus Rumberus, gaztetxean.