1986tik 2025era Nafarroako Kirol Merituaren Urrezko domina jaso zuten kirolariei harrera egin zien Nafarroako Gobernuak larunbatean, aipatu sarien 40. urteurrenean. Tartean zen Ioseba Fernandez Fernandez irristalari iturmendiarra, argazkian ezkerrean dagoena. Baluarten zabalik dagoen "Kirolen Legenda" erakusketako protagonistak dira guztiak.