Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zen

Guaixe 2026ko otsailaren 26a

Txapelketako kartak eta tapetea. ARTXIBOA

Lau bikote neurtu ziren. 

Aitzkozar elkarteak Euskal Herriko Mus Txapelketako Iturmendiko kanporaketa hartu zuen otsailaren 22an. Lau bikote neurtu ziren eta onenak Zesar Gabirondo eta Nemesio Galartza izan ziren finalean Haritz Ramos eta Iradi Galartzari irabazita. Iturmenditik Nafarroako finalera joateko txartel bat banatu zen, baina, azkenik, ez da final horretan iturmendiarrik izanen.