Hamasei iturmendiar herriko zortzikoa ikasten ari ziren. Altsasuko Luis Mari Lopez de Goikoetxea zuten irakasle eta larunbatero zuten dantza saioa. Iturmendiko zortzikoa 15 urte lehenago berreskuratu zuten herritarrek, baina gutxitan dantzatu zen eta, atzera ere, galdu egin zen. Garai batean herrian ospatzen ziren festetan dantzatzen zen zortzikoa, esaterako, San Migel, Trinitatea eta Karmengo Ama Birjinaren festetan.
