Mendi lasterketak

Irati Askargorta, Galar Trailen bigarren

Guaixe 2026ko martxoaren 12a

Irati Askargorta, Galar Trailen. OSKAR MONTERO

Korrikalari iturmendiarra Ainara Alcuazen atzetik sailkatu zen Arlegin

Martxoaren 1ean Galar Trail 2.0 mendi lasterketa jokatu zen (15 km, 850m +). Lasterketa Arlegin hasi eta despeditu zen, eta tartean korrikalariek Bordatxar eta Erreniega gainak gainditu behar izan zituzten. 192 korrikalarik osatu zuten proba nagusia. 

Ion Sola Torralba iruindarra izan zen azkarrena (1:09:34), eta Ander Erice arbizuarra hamargarrena (1:16:51). Emakumezkoetan Ainara Alcuazek eta Irati Askargorta iturmendiarrak lehia izan zuten. Azkenean, Alcuaz gailendu zen (1:21:17), Askargortari ia minutu bat aterata (1:22:12).