Iturmendiarrak maiatzaren lehena prestatzen hasiak dira

Guaixe 2026ko apirilaren 21a

Maiatza basoan txurituta, prest. ARTXIBOA

Jasoko duten zuhaitza moztu dute.

Hainbat iturmendiarrek larunbatean beheko basorako bidea hartu zuten. Egiteko bakarra zuten pago zuzen-zuzen bat aukeratzea. Egokia zen bat aukeratu ondoren, moztu eta azala kendu zioten guztien artean. Txuri-txuri utzi zuten basoan. 18 metroko luzera du. Eta altuera handiagoa hartuko du puntan lizarren bat jarriko diotelako. Moztutako zuhaitz hori izanen da maiatzaren 1eko 18:00etan Iturmendiko plazan zutituko duten maiatza. Kintoek egitekoan laguntzen dute, maiatza kendu ondoren pagoaren salmentako dirua haiendako baita.