Iturmendiko plaza oinezkoendako bihurtu dute

Guaixe 2026ko maiatzaren 5a

Piboteak jarrita, udalak plaza ibilgailuendako trafikoari itxi du. 

Apirilaren 16az geroztik Iturmendiko plazara ezin dira ibilgailuak sartu. Izan ere, Iturmendiko Udalak piboteak jarri ditu plazaren ekialdean eta mendebaldean. Horren ondorioz, ibilgailuak plazara sartzerik ez dute. Kai Galarza Cervera alkateak azaldu duenez, "piboteetako batzuk jarri eta kendu daitezke. Esaterako, maiatzaren 1ean, horiek kendu ziren". 

Udalean neurri hori hartzeko ideia baldin bazegoen ere, plaza oinezkoendako bihurtzeko erabakiari azken bulkada iturmendiarren artean egindako sinadura bilketa izan da. Hainbat sinadura aurkeztu zizkioten udalari. Piboteak jarrita, orain jolas parkean dabiltzan haurrak lasai asko ibil daitezke plaza guztian barna, ez baita trafikoaren arriskurik. Izan ere, plazan taberna eta denda zabaldu dutenetik, askok tabernara autoz joateko ohitura hartuta zuten eta hainbatetan plaza aparkaleku bihurtuta opatzen zuten iturmendiarrek. Ibilgailurik gabe, topagune seguruaren funtzioa berreskuratu du plazak.