Aldi baterako garbitzailea behar du udalak

Guaixe 2026ko maiatzaren 12a

Iturmendiko udaletxea. ARTXIBOA

Lan poltsa osatzeko oposizio lehiaketa deitu du. 

Sortzen diren premiei erantzuteko, Iturmendiko Udalak garbitzaileen lan poltsa bat sortu nahi du. Horretarako, oposizio lehiaketa deitu du. Hautaproban parte hartzek eskabideak udaletxean aurkez daitezke maiatzaren 22ra arte. Besteak beste, eskola publikoa eta osasun kontsultategia garbitzea izanen da haren eginkizun nagusia. Dena den, Udalak noizean behin eskatzen ahalko dio beste toki batzuk garbitzea, horretarako premia baldin badago. Lanpostua lanaldi erdikoa da eta zerbitzuaren beharretara egokitu beharko da. Bestetik, D mailari dagokion soldata eta dagozkion osagarriak ditu.