Parapentezale bat zauritu zen

Guaixe 2026ko maiatzaren 28a

Parapenetea erabiltzen ikasten Iturmendiko Ilarraldi dermioan. ARTXIBOA

Lur hartzerakoan hartu zuen min. 

Urbasa gainean dagoen Santa Marina ermita ingurutik abiatu zen parapentezale batek min hartu zuen Iturmendin lur hartzerakoan. Hainbat kolpe eta kolpe handi bat hartu zituen lurreratzean. Larrialdi-zerbitzuek 18:47an artatu zuten gertakaria. Oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia batek bertan artatu ondoren, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, eta han egoera erreserbatuan ospitaleratu zuten 52 urteko gizonezko. Altsasuko suhiltzaileak eta foruzainak ere bertaratu ziren, laguntza- eta segurtasun-lanetan laguntzeko. Istripua Lixubieta parajean gertatu zen, bargatik gertu. Normalean parapentezaleek Ilarraldiko pistaren ondoan dagoen larre batean lur hartzen dute.